Ados Pilotaren Binakako Txapelketaren jaialdia Beotibarren

Ataria 2026ko otsailaren 11

Ados Pilota elkarteak antolatu duen Binakako Txapelketaren bi partida jokatuko dira larunbatean Beotibar pilotalekuan.

11:30ean hasiko da lehen partida, eta bertan Iturriaga-Orbegozo eta Gomez-Agirre bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago. Bigarren partidan Oskoz-Arrastia eta Barrokal-Perez bikoteak ariko dira elkarren aurka. Sarrera bost eurokoa izango da.

Binakako Txapelketaren aurretik, 10:30ean hasita, nesken pilota partida jokatuko da, Tolosako pilota eskolako pilotariekin: Aizpurua eta Txapartegi bikoak Aranburu eta Etxeberria bikoaren aurka jokatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!