Manex Civicok brontzea lortu du 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan

Ataria 2026ko otsailaren 10a

Pasa den larunbatean Sabadellen (Katalunia) egindako 23 urtez azpiko pista estaliko Espainiako Txapelketan Tolosa CF Atletismoko bi atletak parte hartu zuten: Manex Civico eta Unax Armendariz.

Poz handiena Civicok eman zuen 3.000 metrotako proban. Hasieratik azkarra izan zen lasterketan, eta 8.08ko denbora bikainarekin brontzea eskuratu zuen atleta tolosarrak. Beste domina bat gehiago Leonen (Espainia) entrenatzen ari den gaztearentzat. 

Bestetik, Unax Armendariz 1.500 metroko proban lehiatu zen, eta izugarrizko maila zuen kanporaketan ezin izan zuen finalerako txartela lortu, ondo borrokatu zuen arren. Armendarizek 4.06ko marka lortu zuen lasterketan.

Sabadellen egindako txapelketara Ander Ortiz entrenatzailearekin joan ziren bi 
atletak. «Portaera bikaina bi atleta urdinena, dudarik gabe», zehaztu du klubak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!