Irati Lakunzak 100 eta 400 metro murgialdi probetan Korean egingo den Munduko Txapelketarako beharrezko denborak egin ditu. Patxi Mongek eta Grego Mancisidorrek beteranoen Munduko Txapelketan igeri egingo dute Egipton. Eta Sara Goenagak, Haizea Izagirrek eta Nora Kamiok Espainiko Txapelketara joateko gutxieneko denborak lortu dituzte.