Tolosaldea Sahararekin elkartea herriz-herriz aritu da material bilketa egiten, udaletxe, ikastetxe eta supermerkatuetan azken hilabeteetan. Bildutako produktu horiek guztiak asteburuan bidali dituzte sahararren errefuxiatu kanpalekuetara. Guztira, 4.496 kilo elikagai bildu dute, eta baita ehunka konpresa eta fardel eta eskola material ugari ere. Bilketa honetan jaso duten babesa eta elkartasuna eskertu nahi izan du elkarteak: «Eskerrik asko Amezketa eta Leaburu-Txaramako udalei, eta baita Anoetako Zelai enpresari kamionetak uzteagatik. Zorionak Tolosaldea eta eskerrik asko saharar errefuxiatuen ondoan egoteagatik».