Iberdrola Sariko probetan, emakumezkoen absolutu mailan June Aranburu 9. izan zen eta Magali Lekue 12., eta 18 urtez azpikoan Aranburu hirugarren eta Magali Lekue seigarren. 16 urtez azpikoan, Libe Curras bigarren izan zen eta Inge Arin zazpigarren. 14 urtez azpiko mutiletan Iker Aranburuk 7. amaitu zuen.
46. Marxa Beret proba baliatu zuten ere distantzia luzeko Espainiako Txapelketa jokatzeko. Horrela, 10 kilometroko emakumezkoen proban Libe Currasek lehen postua lortu zuen (Espainiakoan 1.a U16 mailan) eta Inge Arinek 8.a (Espainiakoan 5.a U16 mailan). Distantzia horretan gizonezkoetan Iker Aranburu 23. izan zen (Espainiakoan 9. U14 mailan). 21 kilometrokoan, emakumezkoetan June Aranburu 5. izan zen (Espainiakoan 2. U18 mailan) eta Magali Lekue 6. (Espainiakoan 3. U18 mailan). Azkenik, 42 kilometroko proban Igor Aranburu 9. izan zen (Espainiakoan 1. Master 1 mailan) eta Harkaitz Labeaga 12. (Espainiakoan 3. Master 1 mailan).