Finalerdien bigarren jardunaldia jokatuko dute igandean

Ataria 2026ko otsailaren 5a

XII. Migel Soroa Oroimenezkoa CMO Valves Txapelketaren finalaurrekoen bigarren jardunaldia izango da igandean, Tolosako Beotibar pilotalekuan 16:30etik aurrera.

Promesa mailan Perurenak (Tolosa) eta Okiñenak (Buruzgain) osatutako bikoteak aurrean izango ditu Aldaz (Buruzgain) eta Beroz (Gazteleku). Lehen mailako finalerdian nor baino nor gehiago ariko dira Oberenako Sarasibar eta A. Balerdi eta Ramirez (Kuren) eta Ugaitz Apeztegia (Oberena). Azkenik, elite mailan, O. Etxeberriak (Oiarpe) eta Oliden (Lapke) aurkari izango dituzte Apezetxea (Umore Ona) eta Unax Apeztegia (Oberena).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!