Irati Lakunza hirugarren izan da Ordizia Sarian

Ataria 2026ko otsailaren 5a

Igarondo Urpekoak taldekoak Ordizia Sarian.

Hegats igeriketako nazioarteko proban lortu du postua, 100 metro eskafandran 41,48ko denborarekin irabazita.

Hegats igeriketako nazioarteko Ordizia Saria izan zen jokoan larunbatean Majori kiroldegian. Bertan 250 igerilari elkartu ziren, eta alemaniar taularen arabera Irati Lakunza hirugarren izan zen, Ewen Hamond eta Anais Verger frantziarren atzetik. Lakunzak 100 metro eskafandra proba irabazi zuen 41,48ko denborarekin.

Igarondo Urpekoak taldeko beste 11 igerilarik parte hartu zuten proban. Aras Karakus 50 metro ur gainekoan finalean sartu zen eta 6. egin zuen, eta Sara Goenagak postu bera lortu zuen 400 metro ur gainekoan. Unai Erasok eta Maddi Goenagak 400 metro eskafandra igeri egin zuten, Haizea Izagirrek 200 metro ur gainekoa eta Maite Gibelaldek eta Garazi Goenagak 50 metro ur gainekoa. Kalitatezko entrenamendua izan zen denentzat. Gaztetxoek ere parte hartu zuten: Garazi Fonbellida, Olaia Oriozabal, Kattalin Muguerza eta Izaro Fonbellidak 50 eta 200 metro ur gainekoak ederki egin zituzten.

Datorren astean Valladolidera doa taldea, eta bertan hainbat txapelketatan gutxienekoak lortu nahi dituzte igerilariek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!