Zuhaitz eta zuhaixkek herritarrak erakarri dituzte

Ataria 2026ko urtarrilaren 31

Euria egin arren, jendea Zuhaitz Azokan izan da, postuak ikusten eta landareak erosten. 

Urteko lehen azoka berezia izan da gaur Trianguloa plazan. 30. urtez egin dute Zuhaitz Azoka, eta bederatzi postu jarri dituzte. Horietatik zazpi mintegien salmenta postuak izan dira, eta beste biak Gipuzkoako Baso Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako herritarrentzako ingurumen hezkuntza zerbitzuaren Aztertu programak jarritakoak.

Bada, eguraldiak lagundu ez duen arren, jendearen joan-etorria etengabea izan da. Postuetako loreak nahiz zuhaitzak ikusteko aitzakian joan dira asko Triangulora, eta beste batzuk, berriz, etxera euren gustuko landarea erosita itzuli dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!