Bihar goizean itxita egongo da Iurramendi kaletik adinekoen egoitzara doan aldapa

Ataria 2026ko urtarrilaren 29a

Iurramendi kaletik adinekoen egoitzara igotzeko aldapa.

Konponketa lanak egingo ditu udalak, Hiribusak aldapa horretan izaten dituen arazoak konpontzeko; 08:00etatik 13:00etara itxita egotea aurreikusten dute.

Bihar, urtarrilak 30, Iurramendi kaletik adinekoen egoitzara igotzeko aldapan errepidea konponduko du udalak. Lan hauek helburu dute Hiribusak aldapa horretan izaten dituen arazoak gutxitzea.

Aurreikusten dute 08:00etatik 13:00etara bitarte itxiko dela errepide zati hori. Ondorioz, lanek irauten duten bitartean, ibilgailuek Kondeaneko Aldapako sarbidetik egin beharko dute joan-etorria. Hiribusak, gainera, goizean ezingo du egoitzara igo. Lanak amaitu ahala, bidea irekiko dute, eta Hiribusak ohiko zerbitzua berreskuratuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!