Bost atleta urdin aritu dira kroseko Espainiako Txapelketan

Ataria 2026ko urtarrilaren 28a

Pista estaliko Euskadiko Txapelketan zilarra lortu du Joanes Valenciak pertikan 3,40 metroko jauzia egin eta gero.

Tolosa CFko bost atletek parte hartu dute asteburuan jokoan izan den selekzioen arteko Espainiako Kros Txapelketan. Emakumezkoetan Ana Zubizarretak 64. postua lortu zuen 16 urtekoz azpiko mailan eta Idoia Arrospidek 20. postua 20 urtez azpikoan. Gizonezkoetan, Beñat Iraola 13. postuan sailkatu zen 16 urtez azpikoan, Ekhi Civico 20.a izan zen 20 urtez azpikoan eta Unax Armendariz 32.a 23 urtez azpikoan.

Bestalde, hainbat atleta urdin lehiatu ziren asteburuan Donostiako Antonio Elorza pista estalian absolutu mailako Euskadiko Txapelketan. Guztira domina bat lortu zuten, beste zenbait marka interesgarriren artean. Joanes Valencia tolosarrak zilarra lortu zuen pertikan 3,40 metroko jauziarekin. Gainontzeko emaitzak ere interesgarriak izan ziren orokorrean: 60 metrotan, Jon Ander Aurkiak 7,40 egin zuen, Maddi Lillok 8,06 eta Maitane Ezquerrok 8,27; 200 metrotan Manex Camposek 24,07 egin zuen, Nagore Gabarainek 25,57, Ane Alonsok 26,20 eta Naia Telletxeak 27,76; 1.500 metrotan, Eñaut Arostegi 4.07,09 egin zuen; eta pertikan Maddi Altolagirrek 2,65 metroko marka egin zuen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!