Finalerdiak zehaztuta geratu dira

Ataria 2026ko urtarrilaren 28a

Tolosako Beotibar pilotalekuan XII. Migel Soroaren Oroimenezkoaren CMO Valves Txapelketaren jardunaldi berri bat jokatu zuten igandean, final-laurdenetako ligaxkaren azkenekoa.

B multzoko partidak jokatu ziren, eta lehenengoan, promesen mailan, Aldaz-Beroz bikoak 18-14 irabazi zuen Fernandez-Carrera bikoaren aurka. Lehen mailakoan, Ramirez-Unai Apeztegia bikoak 22-17 irabazi zion Murua-X. Lazkoz bikoari. Azken partidan, elite mailakoan, Txoperena-Unax Apeztegia bikoak 22-17 irabazi zion Cestau-Bernaola bikoari.

Hori horrela, txapelketaren finalerdiak zehaztuta geratu dira. Igande honetan, otsailak 1, promesa mailan Perez-Elola bikoak Madina-Castro bikoaren aurka jokatuko du. Lehen mailakoan Nazabal-Sotil eta Murua-Santesteban bikoek jokatuko dute elkarren aurka, eta elite mailan Fernandez-Cuairan eta Irribarria-Bernaola bikoek. Finalerdien bigarren jardunaldian, otsailaren 8an, promesa mailan Perurena-Okiñena eta Aldaz-Beroz bikoak ariko dira nor baino nor gehiago, lehen mailan Sarasibar-Balerdi eta Ramirez-Ugaitz Apeztegia bikoak eta elite mailan Oihan Etxeberria-Oliden eta Apezetxea-Unax Apeztegia bikoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!