2026/02/12 11:00 - 23:59
11:00. Udaletxetik. Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.
11:45. Plaza Zaharra Kabi Alai elkartearen pregoia udaletxetik. 12:00etan, suziria jaien hasiera iragartzeko.
12:00. Pintxana eta Kabi Alai txarangen irteera, Plaza Zaharretik.
16:30*. Zezen-plaza.
Zezenak, Pintxana eta Kabi Alai txarangek girotuta. Ondoren, kalejira.
*Beti ere, dermatosi nodular kutsakorra dela eta, Eusko Jaurlaritzak baimentzen badu.
16:45. Berazubiko zubitik. Sudur gorrien kalejira Isabelita guneraino (Alondegi plaza). Ondoren, Isabelita gunean, sudur gorrien dantza ikuskizuna, haurrentzat.
19:00. Andre Maria kaletik. Aurrera Kirol Elkartearen danborrada.
22:00. Txosnagunea, Plaza Berria.
Kontzertuak: Ahantzi Erromeria, Bad Sound eta DJ EO.
Iluntzetik goizaldera. Kalez kale. Elkarteetako txarangak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?