Fernandez eta Arbizu irabazle elite mailan

Ataria 2026ko urtarrilaren 20a

Tolosako Beotibar pilotalekuan XII. Migel Soroaren Oroimenezkoaren CMO Valves Txapelketaren jardunaldi berri bat jokatu da. A multzoko bikoteen artean jokatu dituzte partidak.

Etorkizunekoen mailan, Perez (Lapke) eta Elola (Lapke) bikoteak 18-14 irabazi du Egurrola (Markina) eta A. Etxeberria (Tolosa) bikoaren aurka. Lehen mailan, Zabaleta (Oiarpe) eta A. Balerdi (Oberena) bikoak 12-22 galdu du Nazabal (Larraun-) eta Sotil (Larraun) bikotearen aurka. Elite mailakoan, berriz, Fernandez (San Cosme) eta Arbizu (Irurtzun) bikoak 22-11 irabazi dio Oihan Etxeberria (Oiarpe) eta Oliden (Lapke) bikoteari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!