Iraupen eskiko taldeari eusten dio Alpino Uzturrek

Ataria 2026ko urtarrilaren 19a

Larra Belaguan egin du Tolosako elkarteak iraupen eskiko taldearen aurkezpena.

Elkarteak zorioneko jarraitzen du aurten ere. Garai zailak dira iraupen eskia praktikatzeko, eta horren erakusgarri da gaur egun Alpino Uzturre taldea dela Euskal Herriko talde bakarra, Ipar Irrintzi eta Uharte nafarrekin batera. Praktika hau bultzatzailea izan zen klubaren sorreran, eta, horregatik, bizirik irauteko lanean jarraitzen dute. Horretarako, taldeak Tolosako Udalaren eta Panelfisa Groupen ezinbesteko laguntza jasotzen du.

Taldearen denboraldiaurrea irailean hasi zen, gurpil gaineko eskiarekin, azaroaren hasierara arte. Ondoren iraupen eskiaren lehiaketak hasi ziren, eta martxora arte iraungo dute.

Abenduan eta urtarrilean, klubak teknifikazio jardunaldiak antolatu zituen gazteentzat. Bertan, profesional tituludunak egon ziren jarduera horiek zuzentzen.

Denboraldi honetarako Alpino Uzturrek 14 eta 16 urtez azpiko mailetako parte hartzaileak ditu. Maila horietan, Espainiako txapelketak lehiatuko dira. U18 kategorian nazioarteko txapelketetan ere lehiatuko dira, hain zorrotza den lehiaketa batean ahalik eta postu altuena lortzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!