Argazki elkarretaratzea egingo dute otsailaren 1an

Ataria 2026ko urtarrilaren 19a

Vivian Maier argazkilari estatubatuarra jaio zeneko mendeurrena ospatuko dute Targazki eta Lords Of Light taldeek; argazkiak egiteko geratuko dira 11:00etan, Tolosako Trianguloan, eta horren ostean, poteoa egingo dute Alondegian.

Vivian Maier argazkilari estatubatuarra jaio zeneko mendeurrena ospatuko dute Targazki eta Lords Of Light taldeek. Horretarako argazki elkarretaratzea antolatu dute. Otsailaren 1an egingo dute, 11:00etan hasita, Tolosako Trianguloan. Herrian zehar argazki ezberdinak ateratzen ariko dira. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, Maierrek berak eginten zituen argazki antzekoak egingo dituzte; besteak beste, dendetako erakusleihotan edota ispiluetan autoerretratuak edota kaleko argazkilaritza ere egingo dute. Horren ostean, poteo egingo dute, 13:30etan, Alondegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!