'Etxebizitza politika herrian' solasaldia, bihar

Ataria 2026ko urtarrilaren 19a

Tolosako Alde Zaharreko ikuspegi orokorra.

EH Bildu alderdiak 'Etxebizitza politika herrian' solasaldia antolatu du. Bihar izango da, hilak 20, 18:00etan, kultur etxean.

Xabi Astigarraga legebiltzarkideak eta Ander Figuerido Tolosako Etxebizitza zinegotziak herriko etxebizitza politikari buruzko solasaldia egingo dute bihar, hilak 20, 18:00etan Tolosako kultur etxean. Solasaldian etxebizitza larrialdiari aurre egiteko eta etxebizitza negoziorako ondasun izateari utzi eta eskubide izan dadin, bestelako politikak behar direla aldarrikatuko du EH Bilduk.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!