Tolosako lehen lasterketak baditu irabazleak

Leyre Carrasco 2026ko urtarrilaren 18a

Ero-Etxe elkarteak urtero antolatzen duen krosa egin dute goizean San Frantzisko pasealekuan; hogeita hamazazpigarren edizioa ospatu dute eta sariak ere banatu dituzte.

Aurtengo lehen korrikalariek hartu dute goizean San Frantzisko pasealekua. Izan ere, Ero-Etxe elkarteak urtero antolatzen duen krosa ospatu dute goizean. Hogeita hamazazpigarren edizioa izan da aurtengoa, urteroko arrakastarekin. Horren erakusle izan da lasterketak izan duen parte hartze maila handia eta errepidearen bi aldeetan zegoen jende andana.

Eskualde mailan antolatzen den urteko lehen lasterketa izaten da Tolosakoa, eta beraz, tradiziozko hitzordua bilakatu da korrikalari askorentzat. Parte hartzaile gehienak tolosarrak izan badira ere, eskualdeko beste herrietatik edota Gipuzkoako beste ikastetxeetatik ere hurbiltzen dira lasterketa egitera.

Ohi mopduan, sei lasterketa egin dituzte guztira; infantil mailako (2012/2013) mutil eta nesken probak izan dira lehenak, eta hauek 1.900 metro egin behar izan dituzte; alebin mailako (2014/2015) mutil eta nesken probak izan dira ondoren, eta hauek 1.400 metro egin dituzte; eta, azkenik, benjamin mailako (2016/2017) mutil eta nesken probak izan dira, 1.100 metrorekin.

Hona hemen sailkapenak:

Mutil infantilak

  1. Josu Matxain (Herrikide), 06:50
  2. Aratz Olaizola San Vicente (Izarraizpe Ikastola), 06:59
  3. Aiur Artetxe Aldaz (Uzturpe Ikastola), 07:00
  4. Alex Mozo (Orixe), 07:01

Neska infantilak

  1. Irina Mendizabal (Laskorain), 07:01
  2. Amaia Lertxundi (Orixe), 07:30
  3. Irati Artutxa (Laskorain), 07:33
  4. June Artola Elizazu (Aralar Institutua), 08:09

Mutil alebinak

  1. Xabier Larrañaga Mateos (Samaniego), 04:57
  2. Ekhi Altuna (San Andres Eskola), 04:58
  3. Andde Barriola Jauregi (Uzturpe Ikastola), 05:00
  4. Jared Usifoh Ostra (Jakintza Ordizia), 05:02

Neska alebinak

  1. Ane Aranberri (Herrikide), 05:26
  2. Arene Ibarguren (Herrikide), 05:27
  3. Ane Garmendia (Aita Iparragirre), 05:28
  4. Zuriñe Barriola Jauregi (Uzturpe Ikastola), 05:29

Mutil benjaminak

  1. Ibai Saizar (Laskorain), 04:08
  2. Lier Valor (Laskorain), 04:18
  3. Oihan Azpiroz Guiu (Samaniego), 04:21
  4. Lander Alonso (Laskorain), 04:24

Neska benjamilak

  1. Idoia Saizar (Laskorain), 04:38
  2. Intza Arruti Lopetegi (Uzturpe Ikastola), 04:48
  3. Khloe Luis Berasategi (Laskorain), 04:50
  4. Nahia Arruabarrena (Laskorain), 05:00
Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!