Hiru domina Euskadiko Kros Txapelketan

Ataria 2026ko urtarrilaren 16a

Tolosa CF Atletismoko 11 atleta izan ziren parte hartzen. Ekhi Civicok lehen postuan lortu zuen 20 urtez azpikoetan, Idoia Arrospide txapeldunordea izan zen maila berean, eta 16 urtez azpikoetan bigarrena izan zen Beñat Iraola.

Ortuellako Las Balsas barrutian izan zen jokoan igandean Euskadiko Kros Txapelketa, eta Tolosa CF Atletismo taldeko 11 kide izan ziren lehian. Emakumezkoetan, 16 urtez azpiko mailan Ana Zubizarretak 5. postua lortu zuen eta Malen Garcia 7. izan zen; 18 urtez azpikoetan Maialen Zabalak 8. postua lortu zuen; eta 20 urtez azpikoetan Idoia Arrospide bigarren izan zen. Gizonezkoetan, 16 urtez azpikoetan Beñat Iraola bigarren izan zen; 18 urtez azpikoetan, Alex Fernandez 7., Xabat Urkiola 15. eta Martin Arsuaga 29. postuan; 20 urtez azpikoetan Ekhi Civico izan zen irabazlea eta Jon Urkizar 12.; azkenik, 23 urtez azpikoetan Unax Armendariz 11. postuan iritsi zen.
 
Emaitza horiek lortu ondoren, bost atleta urdin sailkatu dira hilaren 24an eta 25ean Kordoban (Espainia) egingo den Espainiako Txapelketan parte hartzeko. 16 urtez azpikoetan Beñat Iraola eta Ana Zubizarreta ariko dira, 20 urtez azpikoetan Ekhi Civico eta Idoia Arrospide, eta 23 urtez azpikoetan Unax Armendariz. Hilaren 24an 16 eta 18 urtez azpiko mailetan lehiatzen direnak ariko dira, eta hurrengo egunean maila zaharragokoak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!