Tolosako Jabetze Eskolaren iazko udaberriko eta udazken-neguko edizioetako xilografia, argazkigintza eta pintura ikastaroetan parte hartu zuten emakumeen artelanekin osatu dute. 35 emakumeren lanak biltzen ditu erakusketak, eta ikusgai egongo da otsailaren 28ra bitarte, ohiko ordutegian: asteartetik larunbatera, 17:30etik 20:30era (jai egunetan itxita).