Neguko Olinpiar Jokoetara joateko azken txanpa Rojorentzat

Ataria 2026ko urtarrilaren 15a

Iraupen eskiatzaile tolosarrak bi probatan parte hartu du asteburuan Alemanian, eta igandean Munduko Kopako proba batean lehiatuko da.

Neguko Olinpiar Jokoetara joateko ahaleginetan dabil Imanol Rojo iraupen eskiatzaile tolosarra. Asteburuan bi probatan lehiatu da Alemaniako Seefeld herrian, FESA Cup mailakoak. Larunbatean 10 kilometroko proba egin zuen klasiko eran, eta 34. postuan amaitu zuen. Igandean postu hobea lortu zuen 20 kilometroko estilo libreko proban: 18. postuan iritsi zen helmugara.

Rojok abendu bukaera aldera FESA Cup mailako beste proba batean parte hartu zuen, Austriako Saint Ulrich herrian, eta orduan 38. postuan amaitu zuen klasiko eran egindako 15 kilometroko proban. Aurretik, Munduko Kopako Davoseko (Suitza) 10 kilometro estilo libreko proban 68. postua lortu zuen.

Datorren astean aurreikusten dute Espainiako federazioak emango duela Neguko Olinpiar Jokoetara joango diren hautatuen zerrenda, eta hori baino lehen, Rojok Munduko Kopako proba batean parte hartuko du asteburuan: Alemaniako Oberhofen herrian klasiko eran egingo den 10 kilometroko proban izango da igandean. Neguko Olinpiar Jokoak otsailaren 6tik 22ra jokatuko dira Italian, Milano-Cortina d’Ampezzon. Iraupen eskiatzaile tolosarrak aurreko hiru Olinpiar Jokoetan parte hartu du, eta bere laugarrena izango litzateke aurtengoan lehiatzen bada. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!