T2T mendi lasterketan zozketa bidez izango da izen-ematea

Ataria 2026ko urtarrilaren 13a

Eskualdeko mendi lasterketen datak eta izen-emateak zabaltzen ari dira. Esaterako, Tolosako T3T eta T2T mendi lasterketak ekainaren 14an izango dira.

T3T maratoian dortsalak beti bezala salduko dira, izen ematea egiten den ordenaren arabera. T2T lasterketan, ordea, zozketa egitea erabaki dute antolatzaileek aurten, eskaera handia dagoela ikusita. Urtarrilaren 7an zabaldu zen izen-ematea eta bihar gaueko 23:59ak bitartean izango da izena emateko aukera. 

Astebetera zozketa bat egingo dute dortsalak banatzeko eta euren sareetan zabalduko dute onuradunen zerrenda. Ondoren izen ematea nola egin behar den azalduko dute. Kronoak.com webgunean eman daiteke izena proba batean zein bestean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!