Ataria Bertso Jaialdirako azken sarrerak salgai

Ataria 2026ko urtarrilaren 12a

Larunbat arratsaldean, Tolosako Leidor aretoan, Andoni Egaña, Maider Arregi, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Xabat Illarregi eta Onintza Enbeita bertsolariak ariko dira taula gainean, Amaia Agirreren esanetan. Azken sarrerak geratzen dira eta hauek online eskuratu daitezke.

Iritsi da eguna, larunbatean izango da Ataria Bertso Jaialdia. Saio gogoangarria izateko osagai guztiak prest daude, baina kontuz, azken sarrerak baino ez dira geratzen eta. Bertan egon nahi baduzu, ez utzi azken unerako: erosi sarrera orain bukatu baino lehen. Ez galdu aukera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!