Biodibertsitate Guneak zazpi jarduera antolatu ditu urteko lehen hiruhilekorako

Ataria 2026ko urtarrilaren 7a

Lehen jarduera igandean, hilaren 11n izango da: Altzora irteera gidatua egingo dute, inguruko paisaiak ezagutzeko.


Ohikoa den bezala, Biodibertsitate Guneak urteko lehen hiruhilekorako antolatu duen jarduera sortaren berri eman du. Martxoaren bukaerara bitarte, zazpi ekintza egingo dituzte, horietako bat hiru saiotan banatuta.

Hauxe da apirila bitarteko egitaraua:

  • Urtarrilak 11, igandea. Irteera: Tolosa-Altzo-Tolosa. 09:30ean, Dama berdetik.
  • Urtarrilak 28, asteazkena. 18:00, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa. Gipuzkoako mustelidoak (gazteleraz).
  • Otsailak 22, igandea. Irteera: Berrobi-Belauntza-Tolosa.
  • Otsailak 25, asteazkena. 18:00, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa. Saguzarren biologiari buruzko sarrera laburra (gazteleraz).
  • Martxoak 1, igandea. Irteera: Hernialde.
  • Martxoak 4, asteazkena. 18:00, kultur etxea. Tailerra: Ilustrazio zientifikoaren hastapenak I (euskaraz). Plazak mugatuak direnez aurrez eman beharko da izena: biodibertsitategunea@gmail.com 
  • Martxoak 11, asteazkena. 18:00, kultur etxea. Tailerra: Ilustrazio zientifikoaren hastapenak II (euskaraz). 
  • Martxoak 18, asteazkena. 18:00, kultur etxea. Tailerra: Ilustrazio zientifikoaren hastapenak III (euskaraz).
  • Martxoak 25, asteazkena. Irteera: Hegaztien kantuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!