1945ean edo lehenago jaiotako tolosarren bazkaria, urtarrilaren 24an

Ataria 2026ko urtarrilaren 7a

13:00etan elkartuko dira eta 14:00etan izango da otordua, Harizpe Erretirodunen Zentroan; txartelak salgai daude, 30 euroren truke.

1945ean edo lehenago jaiotako tolosarrek, hau da, iaz 80 urte edo gehiago bete zituztenek, hitzordu garrantzitsua dute datorren urtarrilaren 24an. Zenbait erretirodunen ekimenez, eta Harizpe elkartearen laguntzaz, Urte berria, ekimen berria egitasmoa antolatzen ari dira. 2026a hasteko, egun atsegin eta maitagarri bat igaro nahi dutenei, etxean ez geratzeko eskatu diete. «Guri ere gustatzen zaigu elkarrekin egotea», adierazi dute antolatzaileek.

13:00etan izango da hitzordua Harizpe Erretirodunen Zentroan. Herrian buelta bat eman eta gero, 14:00etan itzuliko dira zentrora, bertan bazkaltzeko. Bazkarirako txartelak zentroko tabernan daude salgai, 30 euroren truke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!