Errege Magoek lehen geldialdia Gure Zirkuan egin dute

Ataria 2026ko urtarrilaren 5a

Hiru Errege Magoak Tolosako Gure Zirkuaren karpan izan dira goizean eta bertaratutako gaztetxoen gutunak jaso dituzte.  Arratsaldean herriz herri ibiliko dira.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak iritsi dira Tolosara. Goizean, Gure Zirkuan izan dira haur eta gaztetxoen gutunak jasotzen. Jaiotza lehiaketan parte hartu duten Herrikide ikastetxeko ikasleek ere euren lanak erakutsi dituzte bertan.

Familia ugari gerturatu dira Gure Zirkura eta haiei harrera beroa egin diete Errege Magoek.

Arratsaldean hainbat herritan izango dira.

  • Tolosa: 18:00. Kalejira.
  • Alegia: 18:00. Errege desfilea.
  • Irura: 18:00. Errege Magoen kalejira. Txokolate beroa eta goxokiak banatuko dira.
  • Amasa-Villabona: 18:30. Errege kabalgata, Amasatik hasita.
  • Anoeta: 18:30. Errege Magoen etorrera Anoetako Txistulari taldearekin, eta haurrei gozokiak banatzea Zimiterioan.
  • Bidania-Goiatz: 18:30. Errege Magoen desfilea. Ondoren. Gutun goxoki trukea.
  • Asteasu: 19:00. Erregeen etorrera pilotalekuan.
  • Lizartza: 19:30. Erregeen etorrera Zimiterioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!