Bihar jokatuko dira Garaje Tolosa areto futbol txapelketako finalak

Ataria 2026ko urtarrilaren 4a

Amaitzear da Tolosa futbol klubak Eguberrietan antolatzen duen Garaje Tolosa areto futbol txapelketa; bihar jokatuko dute finala, 9:30tan hasita, Usabal kiroldegiko kantxan.

Hiru partido jokatuko dira guztira; lehena, Izurde Beltzak taldea Izotzezko Baloiak taldearen aurka ariko dira, 9:30etan hasita; ondoren, 10:30etan, Tarukutraku taldea Beastegiko Tigre Txikiak taldearen aurka; eta azkenik, 11:30etan, Marrazko Gorriak A taldea Tximistak Aurrera!! taldearen aurka. Partidak bukatzean sari banaketari ekingo diote, 12:30etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!