A multzoko ligaxkari hasiera emango diote

Ataria 2025eko abenduaren 27a

XII. Migel Soroa Oroimenezkoaren CMO Valves Txapelketaren partidak jokatuko dira bihar, igandea, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Jaialdia 16:30ean hasiko da, eta A multzoko final-laurdenetako ligaxkari hasiera emango diote. Promesa mailan, Lapke elkarteko Perez eta M. Elola eta Tolosa elkarteko A. Perurena eta Buruzgain elkarteko Okiñena ariko dira lehian. Lehen mailan, Oberena elkarteko Sarasibar eta Balerdi eta Behar Zana elkarteko Cestau eta Markina elkarteko M. Calvo ariko dira elkarren aurka. Elite mailan, San Cosme elkarteko Fernandez eta Irurtzun elkarteko Cuarain eta Tolosa elkarteko E. Labaka eta Intxurre elkarteko Irazustabarrena ariko dira lehian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!