Alonso-Barriola eta Garro-Gastearena izan dira txapeldunak

Ataria 2025eko abenduaren 27a

Tolosako Gabonetako IV. Padel Txapelketaren finalak jokatu dituzte gaur arratsaldean Berazubin.

Emakumezkoetan Libe Barriola eta Ane Alonso izan dira txapeldunak, eta Maider Mendizabal eta Irati Otaegi txapeldunordeak. Oso parekatua izan da partida. Alonso eta Barriolak lehenengo seta 7-6 irabazi dute, bigarrengoa 0-6 galdu, eta hirugarrengoa 13-11 irabazi.

Gizonezkoetan Antton Garro eta Gorka Gastearena izan dira txapeldunak, eta Izagirre anaiak txapeldunordeak. Irabazleek bi setetan irabazi dute finala: 6-3 eta 6-4.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!