Atzo abiatu zuten Eguberrietako XLIII. Garaje Tolosa areto futbol txapelketa. Aurten, 48 talde ari dira parte hartzen, eta ohiko moduan, maila –alebinak eta benjaminak– desberdinetan banatu dira taldeak. Txapelketa Tolosako Usabal kiroldegiko kantxan ari dira jokatzen, eta gaur bigarren jardunaldia dute.
Gaurko lehen partida 9:30etan izan da, eta 12:30ak arte izan da zer ikusi kantxan. Giro ederra izan da jokalarien artean, eta euren familiek eta lagunek harmailak babes eta animo mezuz bete dituzte. Arratsaldean hurrengo sei partidak ikusteko aukera izango da, 15:30etatik 18:30ak arte.
Hurrengo partidak datozen egunetan jokatuko dira, ordu eta leku berean: abenduaren 26an; abenduaren 27an; abenduaren 28an; abenduaren 29an; eta abenduaren 30an. Finala, urtarril hasieran izango da.