Ukrainako Gabonetako maskara eta txotxongiloen erakusketa berria Anbigu aretoan

Ataria 2025eko abenduaren 23a

Kolyada erakusketak Ukrainako Gabonetako tradizioaren sinbolismoa eta artisautza ekarri ditu TOPIC-era; urtarrilaren 22ra arte egongo da ikusgai.

TOPIC-eko Anbigu aretoan ikusgai dago urtarrilaren 22ra arte Kolyada erakusketa, Ukrainako Gabonetako maskara eta txotxongiloen inguruko proposamen kulturala. Erakusketa honek aukera paregabea eskaintzen du Ukrainako neguko ospakizunen inguruko kultura aberastasuna, sinbolismoa eta eskuz egindako artisautza gertutik ezagutzeko.

Yuli Prokopenkok sortutako erakusketak Ukrainako kultur tradizioetan murgiltzen du bisitaria, bereziki Gabonen inguruan egiten diren erritual eta ohituretan. Bertan, Oksan Tsupa artistak egindako panpinak eta Ukraina Euskadi Elkartea osatzen duten artisauen jantzi-maskarak aurki daitezke, herri kulturaren adierazle nagusi gisa.

Kolyada erakusketak artea, historia eta tradizioa uztartzen ditu, eta bisitariei Ukrainako Gabonetako iruditeria ezagutzeko eta ulertzeko leiho berezi bat irekitzen die, testuinguru artistiko eta kulturalean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!