Odol emaileak omendu eta saritu dituzte

Ataria 2025eko abenduaren 22a

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak sariak banatu ditu gaur Tolosako kultur etxean. Odol emate kopuruak kontuan hartuta, 14 herritar saritu dituzte.

Mari Jose Agirrezabalarekin batera, Marisol Martin, Jose Mari Odriozola eta Migel Anjel Azaldegi aritzen dira hilero Tolosako odol emate zentroa koordinatzen. Urtean 600 odol emate inguru izaten dituztela aipatu dute, eta eskerrak eman dizkie herritarrei. Gaurkoan ere odola emateko aukera bazegoen, eta hori aprobetxatuz, odol emaileak saritu dituzte.

Zerrendan gizonezkoak nagusi dira, baina horrek badu bere azalpena: urtean gizonezkoek lau aldiz odola eman dezakete, aldiz, emakumeek hirutan.

Sarituak ondorengoak izan dira:

  • 100 odol emate: Karlos Artola Agirre.
  • 75 odol emate: Juan Francisco Garmendia Lizaso eta Jose Ramon Arrilaga Gomez.
  • 50 odol emate: Jose Antonio Zeberio Artola.
  • 40 odol emate: Klara Artano Intxausti, Mari Jose Pagola Larrañaga eta Ana Maria Varea Tamayo.
  • 25 odol emate: Ana Maria Agirre Odriozola, Mirian Agirrezabala Jauregi, David Altuna Martinez, Urko Artola Satrustegi, Iker Irizar Fanlo, Jennifer Jara Perez Castilla eta Jose Antonio Velez De Mendizabal.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!