Hirugarren jardunaldiko partidak jokatu dituzte

Leyre Carrasco 2025eko abenduaren 21a

XII. Migel Soroa Oroimenezkoa CMO Valves pilota txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu dute arratsaldean Beotibar pilotalekuan, eta A multzoko partidak jokatu dituzte.

Promesa mailan, Aldaz (Buruzgain) eta Beroz (Gazteleku) bikoteak 18-15 irabazi du Baleztena (Aurrera) eta Artetxe (Ilunpe) osatutako bikotearen aurka. Lehen mailako partidan, Ramirez (Kurene) eta Garaño (Larraun) bikoak 22-20 irabazi dute Ibarluzea (Lapke) eta Gorostidi (Zazpi Iturri) bikoaren aurka. Eta, azkenik, elite mailako partidan, Lerena eta Uriondo (Lea Ibarra Motrollo) bikoak 22-20 irabazi dute Alberdi (Tolosa) eta Oliden (Lapke) bikoaren aurka jokatu duten partidan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!