Aurtengo Kirol Galak 23-24 eta 24-25 denboraldietan Tolosako kirolariek izandako emaitza azpimarragarrienak saritu nahi izan ditu, Tolosako kirolarien erronkak goraipatuz eta haien lorpenak aitortuz.
2025eko Kirol Galako sari nagusia, hautagai guztien artean aukeratua, Unai Saralegi eta Unai Regillaga judokek eskuratu dute. Kirolariek atzo, abenduaren 17an, jaso zituzten sariak, Leidor Aretoan ospatu zen ekitaldian. Sari nagusia eta txapela jasotzeaz gain, judokek oroigarria (egurrezko piramide bat), Tolosa &COren erosketa-bonua, Gorrotxategiren Euskal Pilotak eta Kirolzerren eskutik bi urterako (2026 eta 2027) doako kirol abonua jaso zituzten. Gainera, judokek eskuratutako lorpen guztiak aitortu asmoz, Usabal kiroldegiko atarian brontzezko plaka jarriko du udalak.
Modu horretan, Unai Saralegi eta Unai Regillaga kirolari onenen zerrendara gehituko dira, Irati Lacunza, Xabi Alonso, Edurne Pasaban, Xabier Fernandez, Imanol Rojo, Joseba Rojo, Armando Roca, Unai Arroyo, Kepa Caballero eta Irene Caminosekin batera. Saralegik esan du «ohore handia» dela saria jasotzea. «Bi aldiz izan gara gizonezko onenak, baina Irati Lakunza izan dugu aurretik. Ezusteko handia da plaka jasotzea. Izen handien ondoan egongo gara, eta lortutako helburu bat da». Regillagak berretsi du Saralegik esandakoa, eta sari horren atzetik aritu direla esan du: «Oso gustura lortutakoarekin». Urtarrilaren bukaeran hasiko dute denboraldia, Gijonen izango duten World Seriesko proba bat. Segidan, otsailean Espainiako Kopa bat izango dute, martxoan beste World Series bat, eta maiatzean Europako Txapelketa.
90 kirolaritik gora aitortuta
Guztira, 2025eko Kirol Galak 86 banakako kirolari eta 7 talde saritu ditu. Kirolari saritu horiek 20 kirol-diziplinatan lortu dituzte emaitza aipagarriak. Ekitaldian, Kirolari Onenen Sariak (marketan eta lorpenetan oinarrituak) eta Beste Sariak (errekonozimenduak) banatu ziren.
Kategoria absolutuan, jada aipatutako Unai Saralegi eta Unai Regillagaz gain, Eukene Larrarte txirrindulariak lortu du emakumezko kirolari onenaren saria. Larrartek zilarrezko domina lortu zuen 2023an Suitzako Grenchen herrian jokatu zen pistako txirrindularitzako Europako Txapelketan, scratch modalitatean. Ezin izan zuen Kirol Galan egon.
Bestalde, promesa edo etorkizuneko kirolarien kategorian, emaitza esanguratsuak izan dituzten kirolariak ere saritu ziren. Neska promesa onenaren saria Nahia Garrido igerilariak jaso zuen. Mutil promesa onenaren saria, aldiz, Joseba Regillaga eta Joseba Etxarri judokentzat izan zen. Gainera, gutxienez Euskadiko txapelketan podiuma lortu duten 66 kirolarik jaso zuten diploma.
Errekonozimendu eta aipamen berezien kategorian, non kirol emaitzetatik haratago ekitate eta balioen aldeko ekarpena saritzen den, honako hauek izan dira izendapenak:
Ekitate eta balioen sariak
- Kirol-jarduera eredugarriena: XIV orduak, bere mendeurrenean (1925-2025)
- Parte-hartze eta inklusioa: Mugi Tolosa. Gaixotasun mentalak dituzten pertsonen inklusiorako egiten duten lanaren aitorpena. Ana Allue (Gurutze Gorria), Amaia Garmendia (Goyeneche Fundazioa), Elena Mazo (Uzturre egoitza).
- Babeslea: Garaje Tolosa, kirola babesten laguntzeagatik.
- Entrenatzailea: Oscar Gibelalde, Tolosako judo elkarteko harrobiaren erreferentea eta garaipenen konplizea; bere lanari balioa eman eta aitortu nahi izan da.
- Kirol ibilbidea: Koldo Arsuaga, TAKEko lehendakari-lanetan emandako urteengatik, eta Irene Caminos, bike-trialen emandako urteengatik eta garaipenenegatik.
- Berdintasunaren saria: Eukene Larrarte, txirrindularitzazale amorratua eta emakumeen txirrindularitzan erreferentea.
Aipamen bereziak
- Elkarte eta jardueren urteurrenak: TCFko Gimnastika Erritmikoko klubari, sekzioaren 25. urteurrenean, eta TAKEri 3x3 saskibaloi txapelketaren 25. urteurrenean.
- Kirolariak: Carlos Gorria, orientazioan master kategorian lortutako emaitzengatik; Harkaitz Labeaga, iraupen-eskian eta roller-eskian master kategorian lortutako emaitza aipagarriengatik; Iñaki Jimenez Sorron: ultrafondista, Atenas-Esparta lasterketan izandako parte hartze onagatik (2024ko urrian, Atenas eta Esparta lotzen dituen lasterketa egin zuen: 29 ordu, 249 kilometro eta 1.200 metroko desnibela. Korrikalari euskaldunen bigarren denbora onena lortu zuen); eta Maria Ongay, beterano mailako munduko judo txapelketan hirugarren postua.
Diplomak
- Iraupen Eskia: Magali Lekue Urizar, Naroa Amantegi Larrea, Igor Aranburu Eskisabel, Iker Aranburu Arregi, Libe Curras Salazar eta Inge Arin Salazar.
- Eskalada: Garazi Gurrutxaga Agirre eta Eñaut Uson Pobes.
- Mendi lasterketa: Jokin Uribetxeberria Agirre.
- Igeriketa: Tolosaldea Igeri Kirol Taldea, Igor Arrigain Hernandez, Unai Zubeldia Oteiza, Irene Sagarna Holgado, Uhaitz Aranbarri Amenabar, Enara Urizar Loyarte, Enara Zubillaga Arsuaga, Alain Zaldua Usandizaga eta Patxi Arzalluz Garzon.
- Patinajea: Ekhi Gibelalde Egiguren, Oier Azkarate Urkia, Jon Urkizar Estibariz, Irati Osas Lopez, Julen Susperregi Iglesias, Julen Urkizar Estibariz, Ximon Villalobos Alvarez, Imanol Imaz Errazkin, Rakel Estibariz Etxeberria eta Peio Aramendi Olazagirre.
- Atletismoa: Eñaut Arostegi Gorostidi, Maria Aramendi Arabaolaza, Manex Campos Ibarguren, Eñaut Unanue Lizarraga, Eñaut Unanue Lizarraga, Noa Fernandez Caminos, Zihara Altuna Iraola, Xabat Insausti Iraola, Maddi Altolagirre Arana, Xabat Urkiola Azurmendi, Martin Arsuaga Carabelos, Joanes Valencia Bares, Ekain Curiel Blasi, Enar Barrado Baz, Urko Azurmendi Irazu, Aroa Godoy Sarriegi, Naroa Sandoval Rubio, Araia Artola Estevez, Maialen Zabala Arozena, Ainhoa Gibelalde Eraso eta Julen Martin Martinez.
- Judoa: Igor Olano Sanchez, Nahia Fernandez Tello, Koldo Arrieta Dueñas, Inhar Leunda Zubeldia, Unai Arcelus Larrea, Alex Echart Lopez de Murillas, Amin Lhithi, Xabat Zabalegi Otegi, Marla Belauzaran Valmaseda, Mara Olano Sanchez.
- Gimnastika erritmikoa: Kadete H taldea (Lujan Diez, Ellen Mills, Maren Alonso, Enara Jaka eta Uxue Ormazabal).
- Txirrindualaritza: Naxara Odriozola Lekuona eta Naiara Espinosa Angulo.
Promesa mailako kirolari nabarmenenak
- Judoa: Nahia Fernandez, Joseba Regillaga eta Joseba Etxarri
- Igeriketa: Nahia Garrido, Mattin Zubeldia eta Malen Zubeldia
- Atletismoa: Ander Martinez de Rituerto, Aitana Ayerbe, Nagore Gabarain, Euken Fernandez, Ane Martín, June Sudupe, Manex Civico, Mario Estanga eta Imanol Ibarbia.
- Txirrindularitza: Maixa Odriozola., Urko Nazabal, Maier Olano, Ilargi Sarria eta Hodei Juaristi.
- Iraupen eskia: June Aranburu.
- Eskalada: Elur Arteaga eta Udane Mujika
- Hegats igeriketa: Nora Kamio
- Gimnastika erritmikoa: Kadete P taldea (Haizea Aldasoro, Arene Amondarain, Aroa Madina, Uxue Morea eta Ane Iraola)
- Arrauna: TAK-eko neska kadeteak (Jare Egia, Uxue Errondosoro, Haritza Oiartzabal, Intza Gorostiaga, Maioa Egia, Elene Eguren, Ihart Mancisidor, Haizea Urruzola, Inge Vidaurre, Lore Rincon, Ane Saizar)
Absolutu mailako kirolari nabarmenenak
- Iraupen eskia: Imanol Rojo
- Judo: Unai Saralegi eta Unai Regillaga
- Txirrindularitza: Eukene Larrarte
- Patinajea: Aitor Vacas
- Atletismoa: Maria Felisa Okomo
- Hegats igeriketa: Haizea Izagirre
- Txirrindularitza: Ayala Serrano
- Saskibaloia: Iruki TAKE senior taldea (Ekain Conde, Ander Gordillo, Ioritz Sarasola, Unai Conde, Iñigo Moreno, Oihan Fernandez, Urko Perez, Euken Huizi, Beñat Etxeberria, Manex Sorarrain, Auritz Armendariz, Aitor Alda eta Jon Urtxulutegi)
- Gimnastika erritmikoa: Tolosa CFko senior taldea (Olaia Etxeverria, Nahia Esnaola, Irune Suarez, Naroa Asenjo, Ibai Lekue, Sara Rudel eta Aizpea Arroyo).