Ordutegi aldaketak, udal zerbitzuetan

Ataria 2025eko abenduaren 18a

Gorosabel eraikineko Ikasgela zabalik egongo da Gabonetan, baita jaiegunetan ere, baina egun horietan txartela beharko da bertara sartzeko. Argazkia: Tolosako Udala.

Gabonak direla eta, Tolosako zenbait udal zerbitzuk ordutegiak aldatuko dituzte abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra bitarte.

Honakoak izango dira zerbitzu bakoitzeko ordutegiak datozen asteetarako:

  • Udate, herritarren arreta zerbitzuko bulegoa:
    • Abenduak 22 eta 23: 07:15-14:15.
    • Abenduak 29 eta 30: 07:15-14:15.
    • Abenduak 26 eta urtarrilak 2: 08:15-14:15.
    • Urtarrilak 5: 07:15-14:15.
  • Helduen liburutegia
    • Abenduak 22, 23, 29, eta 30: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00.
  • Haurren liburutegia
    • Abenduak 22, 23, 29 eta 30: 10:00-13:00.
  • Kultur etxea
    • Abenduak 29 eta 30: 10:00-13:00.
    • Abenduak 24,25, 26, 27, 28 eta 31: itxita.
    • Urtarrilak 1, 2, 3, 4, 5 eta 6: itxita.
  • Gazte Topagunea
    • Abenduak 26 eta urtarrilak 2: 17:00-20:00.
    • Abenduak 27 eta 28, eta urtarrilak 3 eta 4: 16:30-20:30.
    • Abenduak 22, 23, 24, 25, 29, 30 eta 31, eta urtarrilak 1, 5 eta 6: itxita.
  • Euskaltegia
    • Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra (biak barne): itxita.
  • Ikasgela (Gorosabel eraikina)
    • Zabalik egongo da, baita jaiegunetan ere (jaiegunetan txartela beharko da sartzeko, eta hori lortzeko azken eguna abenduaren 23a da, 14:30ak arte. Gabonak igaro arte ezingo da txartelik eskatu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!