Bihar zozketatuko dituzte Tolosako baratze-parkeko baratzeak

Ataria 2025eko abenduaren 17a

Iurreamendi egoitzaren inguruan dauden 80 baratzeetatik 76 esleituko ditu udalak; 16:30ean hasiko da zozketa udaletxeko bilkura aretoan, eta ekitaldi irekia izango da.

Tolosako Udalak bihar egingo du herriko baratze-parkeko baratzeak esleitzeko zozketa; udaletxeko bilkura aretoan izango da, eta 16:30ean hasiko da. Ekitaldia irekia izango da, eta beraz, herritar orok joan ahal izango du.

Iurreamendi egoitzaren alboko lurretan kokatuta dagoen baratze-parke ekologikoko 80 baratzeetatik 76 esleituko dituzte: mugikortasun urriko edo 70 urtetik gorako herritarrentzako altuerako baratze maila bat, irabazi asmorik gabeko elkarteentzat beste bat eta izena eman duten gainerako norbanakoen artean 40 metro koadroko 74 baratze. Gehienez lau urtez erabiltzeko lizentziak izango dira.

200 herritar inguru aurkeztu ziren deialdira, eta pasa den astean argitaratu zuen udalak onartutako eskatzaileen behin betiko zerrenda; 150 dira, baratze kopuruaren bikoitza. Zozketa egin eta gero, esleitutakoen behin-behineko zerrenda eta itxaron-zerrenda argitaratuko dituzte. Onuradunek bost eguneko epea izango dute onartzeko edo uko egiteko, eta gero argitaratuko da behin betiko zerrenda.

Orain arteko lizentziak amaitu eta berriak eman arteko denbora tartean, parkean hobekuntza lanak egingo ditu udalak, bereziki baratzeak egonkortzeko eta bideak txukuntzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!