Usabal eta Olarrain arteko bidegorriaren errei bat zabalduko dute, bi asterako

Ataria 2025eko abenduaren 17a

Abenduaren 19tik urtarrilaren 7ra bertatik oinez pasa ahal izango dute herritarrek; ondoren, berriro itxiko dute, lanak amaitu bitarte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du Usabalgo kirol parkearen eta Olarrain auzoaren arteko bidea egonkortzeko lanek bi asteko etena izango dutela Gabonetan. Eten hori baliatuz, errei bat zabalduko dute, herritarrek bertatik pasatzeko aukera izan dezaten. 

Ostirala izango dute azken lan eguna, eta egun horretan zabalduko dute bidea; urtarrilaren 7ra arte egongo da irekita. Egun horretatik aurrera, berriro ere itxi egingo dute guztiz, lanak amaitu bitarte. Zabalik geratuko den bidea estua denez, bizikletaz doazenei ere oinez joateko eskatu die udalak, «gainerako erabiltzaileekiko begirunez».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!