Gehigarria: Gabonak

Urubi, denontzako espazio segurua eta gertukoa

Ataria 2025eko abenduaren 22a

Txakur heziketan esperientzia luzea du Xabier Moiuak. 20 urte baino gehiago daramatza Labrador Retriever arrazako txakurrekin Espainiako txapelketetan parte hartzen, eta horietako hainbatetan garaile izaten, baina pasio hori askoz harago doa.

Tolosako Kale Nagusian dagoen Urubi dendako arduraduna da, eta Ainhoa Vela lankidearekin eta Sombra, Kenia eta Negan bidelagunekin batera aritzen da bertan. Txakurren munduarekin loturiko material ugari saltzen dute, eta iaz bezala, Gabon hauetarako Opari Kaxa izeneko eskaintza ere zabaldu dute. Modu horretan, bezeroek dendako produktuekin bete dezakete kaxa. 

Urubin, txakurren ongizatean eta zaintzan espezializatuta daude, haien bizi kalitatea hobetzeko eta familiarekiko lotura sendotzeko. Horretarako, zerbitzu sorta zabala eskaintzen dute. Horietako bat txakurrei heziketa on bat eman ahal izateko edota egunerokotasunean arazoak eman ditzaketen jokabideak zuzentzeko heziketa zerbitzua da. Hori guztia modu pertsonalizatuan egiten dutela azaldu du Moiuak: «Bezeroei eskaintzen diegun arreta pertsonalizatua da, eta asko inplikatzen gara kasu bakoitzean. Horretarako, dendara etortzen den maskota gurea balitz bezala zaintzen dugu». Horrez gainera, bi laguntza talde dituzte laguntza gehigarri gisa. Alde batetik, Retriever arrazako txakurrekin osatutako taldea dute, eta, bestetik, usaimena lantzeko taldea dute, ikuspegi ludiko-terapeutiko batetik. Doako etxez etxeko zerbitzua ere eskaintzen dute, eraginkorra, malgua eta bezeroen erosotasunerako pentsatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!