Gehigarria: Gabonak

Eroso eta goxo sentitzeko

Ataria 2025eko abenduaren 21a

Duela 25 urte zabaldu zituen ateak Mugar Lentzeria dendak. Tolosako Nafarroa etorbidean dago kokatuta, eta barruko arropetan, bainujantzietan edota pijametan neurri guztiak ditu eskura.

Erosotasunari eta goxotasunari garrantzi berezia ematen diete, eta pertsona bakoitzak dituen arazoei aurre egiteko egokiturik dauden arropak ere saltzen dituzte. «Bularreko arazoak dituztenen beharretara egokitzen saiatzen gara, eta protesia edo minbizia duten pertsonentzako bularretako bereziak saltzen ditugu».

Neurrietan ere A-tik G-rako kopekin lan egiten dute, pertsona bakoitzak dituen arazoei irtenbide bat eman ahal izateko. «Bularretakoen kasuan, pertsona bakoitzak dituen beharretara egokitutakoak saltzen ditugu; esaterako, Anita Care etxekoak, minbizia dutenen kasuan».

Gainontzeko markei dagokienez, eskaintza zabala dute dendan: Calvin Klein, Punto Blanco, Marie Jo, Señoretta, Massana, Chantelle, Sportex eta Janira, besteak beste. Gaur egun barruko arropan ezagunenak eta kalitate onekoak diren etxeekin lan egitea gustatzen zaie. «Primadonna bezalako markak ere saltzen ditugu, eta hauek ekitaldi berezietan erabiltzen diren jantzietara egokitzen dira, hala nola ezkontzak, bataioak edo jaunartzeak».

Garbiñe Murillok, Reyes Peguerok eta Maria Malkorrak kudeatzen dute denda, eta bertara gerturatzen diren bezeroekin zuzeneko eta gertuko harremana sortzen dute. «Gure bezeroak behar ezberdinengatik hurbiltzen dira dendara, eta ahalik eta arreta gertuko eta onena ematen saiatzen gara beti».

Tolosan tokiko merkataritza babesteko eta hori kalitatez eskaintzeko helburuarekin, etxez etxeko zerbitzua ere eskaintzen dute Gogoko komertzio txikiaren erakusleiho digitalaren bidez. Horretarako interesa duten bezeroek 688 750 783 telefono zenbakira idatzita eta erosi nahi dutena aipatuz egin ahalko dute erosketa, eta hurrengo egunetan erosi duten produktua etxera iritsiko zaie.

  • Helbidea. Nafarroa etorbidea 16, (Tolosa).
  • Ordutegia. Astelehenetik larunbatera 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
  • Telefono zenbakia. 943 655 685.
  • E-posta. garbimurillo@gmail.com
  • Webgunea. Tolosandco.org
  • Instagram. @mugar_lenceria_tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!