Gehigarria: Gabonak

Parekorik ez etxetresna elektrikoetan

Ataria 2025eko abenduaren 21a

Tolosako El Rincón del Electrodoméstico dendak sekulako eskaintza du etxetresna elektrikoetan. Batetik, tamaina handikoak, hau da, hozkailuak, garbigailuak eta lehorgailuak. Bestetik, tamaina txikikoak: aire-frijigailuak, ile-lehorgailuak, plantxak eta abar.

Marka ugari eta lehen mailakoak dituzte etxetresna elektriko berrietan, hala nola, Beko, Siemens, Bosch, AEG, Zanussi edo Balay. Modu horretan, kalitatezko aukerak bermatzen dizkiete bezeroei. Horrez gain, ostalaritzarako makinak ere saltzen dituzte.

Etxetresna elektriko zein ostalaritzako makina berrietan eskaintza zabala dute, eta hiru urteko fabrikako bermea ematen dute. Aldi berean, eskaintza bereziak egiten dituzte urte osoan zehar. Bestetik, outlet produktuak ere saltzen dituzte.

Produktuak etxera edo ostalaritza lekura eramateko zerbitzua du El Rincón del Electrodomésticok, eta dendan bertan jasotzeko aukera ere ematen du. «Segituan entregatzeko aukera dugu, egun batetik bestera, eta prezio erakargarriekin», nabarmendu dute. Era berean, ordaintzeko hainbat aukera daudela jakinarazi dute, tartean kreditu eta zordunketa txartelak edota NFC mugikor-ordainketak.

Eskaintza bereziak

Eskaintza bereziak eta eskuragarri dauden produktuak salmenta plataformen bidez (Wallapop-en bidez, adibidez) eta sare sozialen bidez (Facebook eta TikTok) zabaltzen ditu dendak. Hori bai, aurrez aurreko edo zuzeneko harremanaren bidez ixten da salmenta.

Konponketa-zerbitzua da dendaren ezaugarri bereizgarrietako bat. Gipuzkoa eta inguruak artatzen dituzte, bai etxetresna elektrikoetan zein ostalaritzako makinetan, eta dendan erosi ez diren tresnak ere konpontzen dituzte. Gainera, larrialdi zerbitzua dute, eta asteburuetan ere aukera dute zerbitzu hori emateko. Horregatik, zerbitzu osoa ematen dute: salmenta, etxera eraman eta martxan jarri, eta konponketak.

Bezeroekiko arreta zaindua du El Rincón del Electrodomésticok, eta argi dute bide horretan jarraitu nahi dutela. Hori horrela, jasotako arreta positiboki baloratu dute bezeroek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!