Gehigarria: Gabonak

Gure burua zaintzeko opari onena

Ataria 2025eko abenduaren 20a

Gainean ditugu Gabonak. Datozen egunetan ilusioak gainezka egingo du askoren sentimenduetan, eta ingurukoekin nahiz urtean zehar gertu izaten ez ditugunekin otorduak egiteko eta ondo pasatzeko elkartuko gara.

Baina, zergatik ez ditugu egun hauek aprobetxatzen gure burua zaindu eta goxatzeko? Izan ere, zaintzen duguna eta egiten duguna nabaritu egiten da.

Aurtengo Gabonetan zure buruari momentu atsegin eta goxo bat eskaini nahi badiozu, edo oparitzeko ideia bereziren baten bila bazabiltza, Tolosako Nafarroa etorbideko Onditz estetika zentroan topatuko duzu opari onena. Esperientzia handiko zentroa da, eta Onditz Aiestaranek kalitatezko estetika zerbitzu integrala ematen du. Harremana gertukoa da, goxoa eta profesionala. Helburua da bezeroa eroso sentiaraztea, eta jasotzen duen zerbitzuarekin pozik geratzea.

Askotarikoa da zentroak duen eskaintza: aurpegia, gorputza, eskuak eta oinak zaintzeko tratamenduak, masaje lasaigarriak, depilazioa, solariuma eta manikura nahiz makillaje saioak. Aurpegiko tratamenduen kasuan, garbiketa eta hidratazioa lantzen ditu gehien Aiestaranek; gorputzekoen kasuan, berriz, masaje lasaigarriak eta tratamendu antizelulitikoak. Zerbitzu horiez gain, argizari eta laser bidezko depilazioa egiten du, solarium zerbitzua du, eta egun arrunt zein berezietarako makillajea, manikura eta pedikura egiten ditu.

Azalak dituen behar guztiak lantzen ditu Aiestaranek, hala nola hidratazioa, C bitamina, oxigenoa, zelula-berritzea, nutrizioa eta argitasuna. Etxean azala behar bezala zaintzen jarraitzeko osagaiak ere saltzen ditu: azala garbitzeko gelak eta esneak, esfoliatzaileak, antizelulitikoak, hidratatzaileak, kremak eta makillajerako osagaiak. Jarraibide eta gomendio egokienak ere ematen dizkio bezero bakoitzari, etxean tratamenduarekin jarraitzeko aukera izan dezan. 

  • Helbidea. Nafarroa etorbidea 1-behea (Tolosa).
  • Telefono zenbakia. 943 968 993.
  • Webgunea. Onditz.eus

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!