Gehigarria: Gabonak

Etxean bertan egindako gozogintza

Ataria 2025eko abenduaren 20a

Ezkerrean Saizarren egiten duten limoizko tarta eta, eskuinean, pantxineta.

Duela bi urte hartu zuen Ixiar Gorostidik Saizar gozotegiaren ardura, Tolosako Iurre auzoan. Ostalaritzan esperientzia izan arren, lehen aldia zuen gozogintza lantegi batean.

 Aurreko gozogileen eskutik ikasi zuten arduradun berriek ofizioaren sekretua. Haien errezetei jarraituz aritzen dira lantegian. 

Bi urteotan ahalegin berezia egin dute gosarien eskaintza ugaritzen; gosari gozoak eta gaziak eskaintzen dituzte. Gozogintzari dagokionez, lantegian bertan egindako croissant, napolitana, madalena, bizkotxo eta mokadu bakarrean jateko pasteltxoak egiten dituzte, baita % 100 gurinez egindako pastelak ere. Arrakasta handia dute bezeroen artean, bai gosaritan, bai askaritan. 

Errege-opila da urte-sasoi honetako postre izarra; kremarekin, natarekin edo mistoa eskaintzen dute. Dagoeneko hasi dira oreak prestatzen, eta abendu hasieratik asteburuetan saltzen dituzte; hemendik aurrera, dendan bertan jasoko dituzte eskaerak. Banakako errege-opilak izaten dira, pertsona batentzat edo birentzat egokiak.

Etxean egindako tartak eta pastelak ere eskaintzen dituzte Saizarren, eta arrakasta handia dute pantxinetek eta limoizko tartek. Etxean egindako hostorearekin egiten dute pantxineta, eta limoizko tartak Xixonako turroi zatiak daramatza barruan eta gainetik txigortutako gorringoa eta fruituak. Telefonoz eskaerak eginda, moduzko prezioan saltzen dituzte hauek, baita trufa zuriko eta trufa beltzeko pastelak eta ijito-besoak ere. 

Eguberri hauetan Saizar gozotegiko bost laguneko lantaldeak jarraituko du herritarrak gozatzen etxean egindako produktu gozoekin.

  • Helbidea. Iurre Auzoa 14 (Tolosa). 
  • Telefono zenbakia. 943 671 649.
  • Ordutegia. Astelehenetik ostiralera 07:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbata eta igandeetan 07:30etik 14:00etara. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!