Tolosaldea IKTkoek Paco Sanchez Saria irabazi dute

Ataria 2025eko abenduaren 16a

Larunbatean bi igeriketa proba izan ziren jokoan Usabal igerilekuan: Paco Sanchez Saria eta Neguko Ligako proba.

Paco Sanchez Sarian benjamin eta alebin mailako 300 igerilari inguruk parte hartu zuten, zazpi taldetakoak: Fortuna, Buruntzaldea, Ordizia, Izarraitz, Zarautz, Taosa eta Tolosaldea. Etxeko taldeko 80 igerilari aritu ziren. Domina ugari lortu eta erreleboko irabazleak izan ondoren, Tolosaldea IKT izan zen Paco Sanchez Sariko irabazlea.

Goizean, Neguko Ligako proba egin zen, infantil, junior eta absolutu mailako igerilariekin. Ordizia, Igartza eta Tolosaldea taldeek parte hartu zuten. Jardunaldi positiboa izan zela esan dute Tolosaldea IKTko arduradunek: «Oraindik gauzak hobetzeko daude, baina igerilariak bide onetik doaz. Ia denek beraien markak hobetzen edo berdindu zituzten, eta hurrengo asteko nesken Espainiako Koparako garrantzitsua izan zen saioa».

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!