Jacobsen araberako ibilbidea

Ataria 2025eko abenduaren 13a

Jane Jacobsen pentsamenduan oinarrituta Tolosako hainbat gune bisitatzen ari dira. Ezekiel Collantes eta Ander Agirrezabala arkitektoek gidatu dute saioa, eta Bonberenean egin dute lehen geldialdia.

Gaur goizean bisita gidatua egiten ari dira Tolosan zehar Jane Jacobs aktibista eta hiri-pentsalariaren ikuspegia abiapuntutzat hartuta. Ezekiel Collantes eta Ander Agirrezabala arkitektoak ari dira ibilaldia gidatzen, eta Impact Hub Donostiak antolatu du ekimena.

Beotibar pilotalekuaren aurrealdean elkartu eta Jacobsen inguruko informazio orokorra eman dute, lehenik, arkitektoek: zein testuingurutan eta non bizi izan zen, zer aldarrikatzen zuen eta hirigintzan nola eragin duen, besteak beste. Eskuorri bana banatu diete parte hartzaileei, eta bertan laburtu dituzte gerora landuko dituzten gaiak.

Hori horrela, guztira, zazpi geldialdi dituzte programatuta: frontoia, Bonberenea, Iurre auzoa, A-1 errepidea, Izaskun auzoa, Zerkausia, eta Txaparro sagardotegia. Bada, geldialdi bakoitzean Jacobsen gakoetako bana landuko dute, hurrenez hurren, erabileren aniztasuna eta nahasketa hirian; auzoen memoria eta bilakaera; giza eskala eta eguneroko behaketa; herritarren parte hartzea eta hirirako eskubidea; tokiko ekonomia eta erresilientzia komunitarioa; eta bizitza kaleetan.

Jacobsen iritziz hiriek biziak behar dute izan, eta bizilagunen arteko loturek erdigunean egon behar dute. «Bere ideiak mundu osoko hiri-paseoetan erabiltzen dira, eta orain Tolosara ekarri dira herritarrek ingurua modu aktiboan eta kritikoan interpretatzeko».

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!