Andoni Zumeta eta Libe Barriola txapeldun padelean

Ataria 2025eko abenduaren 11

Andoni Zumeta eta Libe Barriola, erdian, sari banaketan. EPF

Andoni Zumeta eta Libe Barriola tolosarrek Euskadiko Padel Txapelketa Mistoa irabazi dute.

Donostiako Real Club Tenisen pistetan jokatu zen asteburuan txapelketa, eta Zumetak eta Barriolak finalean 6-2 eta 6-3 irabazi zieten Maitena Aranbururi eta Aritz Perezi.

Bestalde, padelean lehiatzeko ere aukera izango da Tolosan, Goazen TP klubak Tolosako Gabonetako IV. Padel Txapelketa antolatu baitu. Hilaren 20 eta 27 bitartean jokatuko da, eta nesken zein mutilen txapelketak izango dira jokoan. Parte hartzaileek gutxienez 16 urte izan behar dituzte. Izen ematea 25 euroko izango da Tolosako padel eskolako ikasleentzat –gutxienez bikotetik batek izan behar du– eta 40 eurokoa gainontzekoentzat. Parte hartzaile guztiei kamiseta bana emango zaie. 

Izena emateko epea hilaren 14an amaituko da, eta parte hartu nahi dutenek klubaren Instagram kontuan jarrita dagoen estekan sartu eta galdetegia bete behar dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!