Sei lanez osatutako bilduma ikusgai, Fronton kafetegian

Ataria 2025eko abenduaren 11

Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarraren erakusketa ikusgai egongo da Fronton kafetegian, inauteriak hasi arte.

Aitor Ruiz de Egino eskultore, zeramikari eta margolari hernaniarrak sei lanez osatutako erakusketa jarri du Fronton kafetegian, inauteriak hasi arte egongo da ikusgai. Batetik, aluminioa mihise hartuta, lau margolan egin ditu; bestetik, aluminiozko profilekin egindako bi eskultura sortu ditu, paretan zintzilikatzeko modukoak. Mendiak, zuhaitzak eta abereak ikusi daitezke lan horietan. «Inguruko natura modu pertsonalean adierazten ahalegintzen naiz», esan du.

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Fronton (@fronton.tolosa)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!