Mulamboren 25. urteurreneko festa, larunbatean

Ataria 2025eko abenduaren 11

Tolosako perkusio taldeak ospakizuna egingo du, etzi, Hiru tabernaren ondoko plazan; 17:30ean hasiko da ekitaldia.

2000. urtean abiatu zuen bidea Mulambo Tolosako perkusio taldeak. 2020an, urteurren festa bat egin nahi zuten, baina ezinezkoa izan zen, itxialdiagatik. Aurten, 25. urteurrenekoa antolatu dute, etzirako. Hiru tabernaren ondoko plazan egingo dute ekitaldia, eta 17:30ean hasiko da. Lurreko saio instrumental batekin hasiko dira, eta ondoren abestutako saio bat egingo dute Oskar Estangarekin. Festari amaiera emateko, DJ Brazileirok saioa egingo du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!