Eduardo Mokoroa Musika Eskolako hiru ikasle, Arrasateko XXXVII. Akordeoi Jaialdian

Ataria 2025eko abenduaren 11

Aurtengo akordeoi lehiaketako saio bateko irudia. Iturria: Tolosako Udala.

Maddi Errazkinek urrezko domina jaso du hastapeneko hirugarren mailan, eta Izar Gartziak eta Bidatz Elolak zilarrezkoa lortu dute bigarren mailan.


Pasa den asteburuan, XXXVII. Akordeoi Jaialdia ospatu zen Arrasaten. Azken urteetan bezala, Tolosako Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolako akordeoi ikasleek parte hartu dute aurtengo edizioan, Koldo Tarragona irakasleak gidatuta. 

Hiru gaztetxok parte hartu dute. Maddi Errazkinek urrezko domina jaso du hastapeneko hirugarren mailan; bestetik, Izar Gartziak eta Bidatz Elolak, zilarrezkoa lortu dute bigarren mailan. 

«Halako esperientziak erronka bat dira ikasleentzat, akordeoiaren inguruan gehiago ikasi eta publikoaren aurrean aritzen ikasteko», adierazi dute musika eskolako irakasleek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!