Azken mendi irteera, Andutz mendira

Ataria 2025eko abenduaren 9a

Alpino Uzturre elkartearen aurtengo azken mendi txangoan Andutz mendia (613 m.) igoko dute, Izarraitz mendikate handiaren barnean.  

Igande honetan egingo dute txangoa. Irteera 07:30ean izango da San Frantziskotik. Mendi ibilaldia Itziarren hasiko dute.

Egun berezia izango da igandekoa, bazkaria antolatu baitute Alpino Uzturrekoek. 14:15ean izango da, babarrun bazkaria, Lasturko jatetxean. Menua ondorengoa izango da: babarrunak sakramentuekin, txahal saiheskia, postrea eta kafea.  

Bazkideak 42 euro eta ez bazkideak 45 euro ordainduko ditu autobusa eta bazkaria. Bazkarira soilik doazenentzat autobusa San Frantziskotik 11:45ean aterako da. 

Informazio gehiago eta izena emateko: alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidalita edota 747456014 telefono zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!