Chromak diseinatutako 'Mamia' liburua saritu dute

Ataria 2025eko abenduaren 9a

Stone and Wood saria jaso du Mamia proiektuak.

Diseinu saria jaso berri du Tolosan kokatutako Chroma Estudioak: Stone and Wood Professional saria, hain zuzen ere. Selekted Bilbao-Bizkaiak Tolosako estudioaren Mamia. Euskal gastronomia eraldatu duten emakumeak argitalpena saritu du; liburua Mantala Basque Gastronomy-rena da, eta Chroma arduratu da diseinuaz. Kategoria ezberdinetan banatuta, 29 finalista iritsi dira azken fasera, eta Chromak jaso du garaikurra Lisa Ulrichen Arko Typeface lanarekin batera. Azken lan hori talentu berriaren kategorian saritu dute. Biek saria Bilboko Filarmonikan bertan jaso zuten, diseinua saritzeko galan pasa den azaroaren 28an.

Mamia Mantala Basque Gastronomyk egindako eskaera bati emandako erantzuna da. Hain zuzen ere, euskal gastronomian emakumeek jokatutako papera balioan jartzeko liburua da. Chromak hasieratik argi zuen ez zuela «objektu editorial soil bat» diseinatuko. Lanean hasi eta emakumeek sukaldaritzan, landa eremuan, ikerketan edo zerbitzuan egin duten lan isila, etengabea eta eraldatzailea liburu batean jaso zuten. Lehen unetik, abiapuntua emakumeen ahotsetan eta aurpegietan jartzea erabaki zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!