2025/12/03 11:00
Laskorain ikastolako ikasleak kantari ibiliko dira Tolosan.
11:00. Imakulada Ikastola (HH3), Iurramendi Zahar Egoitza (HH4 eta BATX2), Uzturre egoitza (HH5 eta BATX2), Plaza Zaharra (LH3 eta DBH4), Apeaderoa (LH1 eta BATX1), Plaza Berria (LH2 eta BATX1), Berdura Plaza (LH4 eta DBH3), Jubilatuen Elkartea (LH5 eta DBH2) eta Euskal Herria Plaza (LH6 eta DBH1).
11:30. Ikasle guztiak Trianguloan elkartuko dira txarangarekin batera abestiak berriro kantatzeko eta herriari eskerrak emateko euskararen alde egiteagatik.
17:00. Bingo musikatua egingo da Sakramentinoetako jolastokian ikastolako familia guztientzat.
17:45. Txarangaren laguntzarekin Plaza Zaharrera joango dira, Galtzaundik antolatu duen mosaiko erraldoian parte hartzera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?